XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasi dira Etxadiko festak

aiete

Irailaren 8-an hasi eta 14-ra arte, Etxadi K.K.E.-k antolaturik, Etxadiko auzokideek uda amaierako festak ospatzeko aukera dute.

Joan den larunbatean ospatu zen afari eder batekin hasiak dituzte dagoeneko festak, berez, ostegun honetan Indiano baserriko Josetxo Salaberriak egingo duen pregoia eta etxefuegoaz emango bazaie ere hasera ofiziala ospakizunei.

Aste osoan zehar era guztietako kirol eta lehiaketak egingo dira, eta larunbat arratsaldean merienda herrikoi eder bat: arratsaldeko 7-retan bakailo-jatearekin ekingo zaio, zortzirak aldera norberak ekarritako tortila eta kaxuelekin jarraitzeko, azkenik, ilunabar aldera haur eta gaztetxoentzako diskoteka modukoa eta karaokea ere izango dira.

Festek, kirol giroan batipat, datorren asteazkenera arte iraungo dute, saski-baloi partidu batek emango dielarik amaiera ekitaldiei.

Haurrek ondo pasatzeko aukera izango dute beraientzat antolatutako jokuekin.

IÑAKI EGUREN (TFNOA.: 212458)

Santakutz eguna.

Datorren asteazkenean, iraialak 14, Santakutz eguna dugu, Aieteko egun nagusia.

Garai batean Aiete osoan festa apartak izaten ziren hau ospatzeko, baina aspaldi honetan galduak dira ia erabat.

Dena den, urtero bezala, Meza Nagusia ospatuko da eguerdiko 12-etan, eta ondoren auzo giroan ardo goxoa eta lagungarriren bat probatzeko aukerarik ere izango da.

ALEX AISA (TFNOA.: 210568)